Image Image Image Image Image Image Image Image Image Image
Scroll to top

Top

Ilustre Colegio de la Abogacía de Bizkaia · Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua

Ilustre Colegio de la Abogacía de Bizkaia · Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
Alejandro Zugaza

ERAKUSKETA EXPOSICIÓN

El tercer sueño por el artista Hanoos

15-X, 2018 y 11-I, 2019

Ilustre Colegio de la Abogacía de Bizkaia

Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua

Rampas de Uribitarte, 3. 48001 Bilbao

Tel.94 435 62 00

www.icasv-bilbao.com

Aspaldian ez dut inolako kultur jarduerarik egin Euskal Herrian; azkenengoa 1994. urtean izan zen Pedro Torres Galerian eta erakusketa haren oso oroitzapen ona daukat. Nire obra Bilboko Abokatuen Elkargoan aurkezteak erabat asebetetzen nau; lur honi diodan miresmena adierazten du, artista eta pentsalari handien lurralde baita, eta bere sustraiengatik ere miresten dut, nire kultura mesopotamiarrekoak bezain sustrai sakon eta bereziak baititu, antzekotasun hau egitea zilegi bada. Nire amaren neba bat, ingeniaria lanbidez, hiri honetan bizi izan zen hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdi aldera, Irakeko eta Euskal Herriko gobernuen arteko lan-hitzarmen baten ondorioz. Oso gauza politak eta goxoak esaten zizkigunez, lur dinamiko eta harrigarri honekiko interesa sortu zitzaidan gaztaroan. 

Elkargoko gune batean baino gehiagotan jarri den erakusketan (margotutako poesia), azkenengo bost urteetako nire lanak daude. Argi-hariak eta Hirugarren ametsa serieak nire bizi-esperientzian oinarrituta daude, eta nire begien oroitzapenean ere bai, nire inguruko munduaren behatzaile gisa, zuhaitz baten adarrean kokatzen den txoria bezala, inguruari begira. Mendebaldeko poesia izan da, ekialdekoarekin batera, nire laneko inspirazio-iturri nagusienetako bat; bere eragin animikoak nire obraren asmamen narratiborako eskaintzen dizkidan aukera handiak jaso ditut; testuaren zentzu poetikoan sartu eta barneratu naiz, poeman hitz-erdika aipatutako esanahi batzuk agerian jartzeko, interpretatzeko aukera aberasgarriagoak izateko giroa sortuz. Zehatz esateko, nire azkenengo serieek Abdul Wahab Albayati eta Abu Ala Al-Maarriren poesiaren eragina dute; XI. mendeko pentsalaririk garrantzitsuenetako bat zen, idazle eta poeta arrazionalista, Danteren Jainkotiar komedian bere obra baten eragina zegoela esaten zen.

Erakusketa honetako koadroak formatu desberdinetakoak dira eta egiteko antzeko prozesuak erabili dira; oinarri nahiko arrunta duten arren, bakoitzaren itxura desberdina da. Nire pinturagintzaren ezaugarria bi dimentsioko lana da, jarreren kanonak, dela egonean dela mugimenduan, erritmo eta konposizio laua, perspektibarik gabea, arte islamiarraren eta Fibonacciren geometriako erregulatzaileak erabiliz, baina emaitza batez ere forman oinarritzen da, eta eskematismo kaligrafikoaren garapenean marrazkia da bitartekaria eta bateratzailea.

Ekintza piktorikoa prozesu gorabeheratsuen eta berariazkoen konbinazioa izaten da eta burutzapenean hainbat urrats egoten dira; geruza batzuek besteak ezgaitzen dituzte, gune geologikoak balira bezala, edo hirietako hormetan gertatzen den bezala, non hainbeste publizitate edo gizakiaren aztarna uzten den.

Obraren azken emaitza erabilitako materialen edo pigmentuen arabera islatzen da, beren egoera likido edo urintsuaren arabera eta euskarrian aurrez lortutako ehunduren arabera ere bai, denak lagungarriak baitira marrazki hauskorra nahita pitzatzeko, obran zehar baitabil, eta, nire ustez, azalera mamitsuagoa eta ñabardura gehiagokoa lortuko da horrela. Erabilitako tresnen araberakoa ere izaten da azkenengo emaitza; kartoia, espatula, trapuak edo ohiko pintzelak besteak beste, baita lausoduren eta zipriztinen araberakoa ere, prozesu gehigarriekin eta ekintza erauzleekin, pintura hauek hausnartzeko eta pentsatzeko baliagarriak izan dakizkigun, eta, ahal bada, ideiak sortzeko ere bai.

Desde hace tiempo no he realizado actividades culturales en el País Vasco, exceptuando la presentación de mi libro Desde el Éufrates… La imagen como destino en la librería Cámara de Bilbao en el 2017. La última exposición tuvo lugar en la Galería Pedro Torres en 1994, de la que guardo un grato recuerdo. Presentar mi obra en el Colegio de Abogados, me produce una enorme satisfacción, manifestando mi admiración a este país de grandes artistas y pensadores y por sus propias raíces, tan profundas y peculiares, como son, las de mi cultura mesopotámica, si me permiten esta similitud. Un hermano de mi madre, ingeniero de profesión, vivió en la mitad de la década de los setenta en esta ciudad por medio de un convenio de trabajo entre los gobiernos de Irak y del País Vasco. Los comentarios tan bellos y entrañables que nos contaba, creó en mí desde mi juventud el interés por esta tierra tan dinámica y fascinante.

La muestra que se presenta en los distintos espacios del Colegio –poesía pintada– son mis trabajos de los últimos cinco años aproximadamente. Las series Hilos de Luz y El Tercer Sueño, ambas están inspiradas en mi propia experiencia vital, y en la memoria de mis ojos, como observador del mundo que me rodea, igual que un pájaro posando en la rama de un árbol, contemplando el entorno. La poesía de occidente, como de oriente, ha sido una de las fuentes más importantes de inspiración en mi trabajo, recogiendo las enormes posibilidades que me brinda su influencia anímica para la invención narrativa de mi obra, sumergiéndome y penetrando en el sentido poético del texto, para poner al descubierto algunos significados aludidos del poema, creando una atmósfera que enriquezca las posibilidades de interpretación. Concretamente mis últimas series, están influidas por la poesía de Abdul Wahab Albayati y de Abu Ala Al-Maarri, uno de los pensadores más importantes del siglo XI, escritor y poeta racionalista, se decía que La Divina Comedia de Dante, estaba influenciada por una de sus obras.

Los cuadros de esta exposición son de distintos formatos, y con similares procesos empleados en su ejecución, sobre una base relativamente común, sin embargo, la apariencia de cada uno de ellos es distinta. Mi pintura se caracteriza por el trabajo en dos dimensiones, cánones de actitudes, ya sea en reposo o en movimiento, ritmo y composición plana ausente de perspectiva, empleando los reguladores de la geometría del arte islámico, y la de Fibonacci, pero con un resultado basado fundamentalmente en la forma y con un dibujo que funciona como árbitro y armonizador en el desarrollo del esquematismo caligráfico.

La realización pictórica, está conformada por una combinación de procesos azarosos y deliberados, que acusan los diversos pasos de su ejecución, con unas capas que invalidan a otras, como si se tratase de un espacio geológico, o como en los muros de las ciudades cuando se deposita en ellos tanta publicidad o las huellas del propio hombre.

El resultado final de la obra se plasma dependiendo de los propios materiales o los pigmentos utilizados, de su estado líquido o untuoso y también de las texturas previamente obtenidas en el soporte, que ayudan a quebrar intencionadamente el frágil dibujo, que circula a lo largo o ancho de la obra, que a mi modo de ver, la superficie será más jugosa y rica en matices, la consecuencia ultima, depende también de los utensilios usados; el cartón, la espátula, los trapos, o los clásicos pinceles entre otros instrumentos, así como las veladuras y las salpicaduras, con procesos aditivos y acciones sustractivas, con el propósito de que estas pinturas, nos sirvan para reflexionar, pensar, y si es posible  generar ideas.

Next Story

This is the most recent story.