Image Image Image Image Image Image Image Image Image Image
Scroll to top

Top

Enrike Zubia en el COLEGIO DE LA ABOGACÍA DE BIZKAIA

Enrike Zubia en el COLEGIO DE LA ABOGACÍA DE BIZKAIA
Alejandro Zugaza

ILUSTRE COLEGIO DE LA ABOGACÍA DE BIZKAIA

BIZKAIKO ABOKATUEN ELKARGO OHORETSUA

Rampas de Uribitarte, 3. 48001 Bilbao

Tfn. 94 435 62 00 · www.icasv-bilbao.com

2018ko apirilaren 19tik ekainaren 29ra

Del 19 de abril al 29 de junio de 2018

 

Enrike Zubia Elordui nació en Bermeo en el año 1947. El pueblo costero que le vio nacer ha marcado tanto su obra como su temática. Pintor y escultor de figuras y paisajes de nuestra tierra, se alimenta de la tierra y el mar, de los puertos vascos; de la vida que hay en ellos y de sus gentes. El artista capta la vida de los arrantzales con pinceladas rápidas donde están muy bien estudiados los matices etnográficos del pescador vasco. Siente la relación de la tierra con el mar e intenta transmitirlo principalmente mediante la pintura.

ENRIKE ZUBIA. ARTISTA · JavierGutiérrezCompañon

Enrike Zubía es un barco varado en un estudio, añorante de mareas y salitres, de neskatillas y txos, de tareas marineras en vías de extinción.

Enrike vive y lo hace por y para el Arte. Enrike es Arte o no es nada. Tomo prestado el epitafio de Pablo Neruda para resumir la biografía de Enrike: “Confieso que he vivido” y yo añado, Neruda me perdone: “en artista”.

El Arte de Enrike Zubía se nutre y ancla en raíces profundas y, por ello, resulta creíble y verdadero. Del Arte rescata, liba, la creatividad, la técnica y el rigor. De la tierra, del mar y de sus gentes, del paisaje y del paisanaje, el amor y la emoción.

Sobre esta urdimbre, y con estos hilos, teje su obra y, aunque acepta, gusta y desarrolla ensayos informalistas de calidad, ha priorizado, para su desarrollo, un enfoque realista persiguiendo lo que realmente cuenta, el resultado final, la emoción.

Una obra amplia y variada que abarca desde los aparentemente modestos trabajos de ilustración, cartelismo o grabado en metal, hasta los cuadros y murales al óleo o la escultura monumental en bronce. En esta exposición, además de dos cabezas de bronce moldeadas de carácter, nos presenta dos líneas de trabajo, sobre óleo una y sobre acrílico la otra, con diferente grado de síntesis formal.

Esta variedad, sin embargo, se restringe en su temática. Pocas veces ha pintado de espaldas al mar, algunas más mirando al mar y, casi siempre, inundado por el mar, sumergido en él desde sus gentes hechas memoria.

Ahora se aventura llevado por la marea para subir, ría arriba, como en su día lo hacían gabarras y cargueros, hasta nuestro botxo para regalarnos una visión telúrica, íntima y maravillosa de nuestra alma vasca, a través de sus paisajes y de sus gentes.

Visión construida sobre su exquisito, sólido y dominador dibujo,  su depurado y equilibrado color,  la difícil simplicidad y rotundidad de sus composiciones en encuadres precisos y preciosos, a veces desde escorzos de dificilísima resolución, la belleza formal de sus figuras,  la emoción,…..porque todo esto, y más, es lo que a mí me sugiere y él me regala.

A vosotros  toca dialogar ahora con la obra para descubrir y construir vuestra propia experiencia emocional y artística y encontrar vuestro regalo escondido.

Zorionak eta eskerrik asko Enrike.

 

Enrike Zubia Elordui Bermeon jaio zen 1947.urtean. Bere jaioterriak eragina izan du bai bere lanean eta bai landutako gaietan. Zubia, lurraz eta itsasoaz elikatzen da, euskal portuez; bertan dagoen jendeaz eta hauen bizitzaz. Pintzelada arineko margolanak dira, non euskal arrantzalearen ñabardura etnikoak maisutasunez margotuak agertzen dira. Pertsonak eta paisaiak irudikatzea du gustukoen pintzela eskuartean duenean.

ENRIKE ZUBIA. ARTISTA # JavierGutiérrezCompañon

Estudio batean hondarturiko itsasontzia da Enrike Zubia, itsasaldien eta kresalaren miraz, neskatilen eta txoen miraz, desagertzear dauden itsas zereginen miraz.

Artearentzat eta arteagatik bizi da Enrike. Artea da Enrike, eta, bestela, ezer ez. Pablo Nerudaren epitafioa ekarri nahi dut hona, aproposa baita Enrikeren biografia laburbiltzeko: “Aitor dut bizi izan naizela”; eta nik neuk erantsi, Nerudaren baimenarekin: “artista gisa”.

Enrikeren arteak sustrai sakonak ditu elikagai eta aingura; horregatik, sinesgarria eta benetakoa da. Artea du sormen-, teknika- eta zorroztasun-iturri. Amodioak eta emozioak berriz, lurrean, itsasoan, jendean, paisaian eta herrikideetan du iturburua.

Irazki horren gainean eta hari horiekin harilkatzen du bere obra. Kalitatezko saiakera informalistak onartzen eta egiten dituen arren, beste begirada bat lehenetsi du bere garapenean, begirada errealista bat, benetan axola duenaren bila: azken emaitza, emozioa.

Obra zabal eta askotarikoa da berea: badira ilustrazioak, kartelak eta metalean egindako grabatuak, lan itxuraz umilak, eta badira olioan egindako margoak eta muralak eta brontzezko sekulako eskulturak. Erakusketa honetan, izaera handiz moldeaturiko bi buru dauzkagu, brontzean eginak, eta, horrez gainera, bi lan-ildo aurkeztu dizkigu, bata olioan egina eta bestea akrilikoan, eta ez denak sintesi-maila formal berekoak.

Obrak askotarikoak dira itxuran; ez, ordea, gaietan. Gutxitan margotu du Zubiak itsasoari bizkarra emanda; apur bat sarriago margotu du itsasoari begira, eta, gehien-gehienetan, itsasoak blai eginda margotu du, itsasoan murgilduta, bertako jendeak abiapuntu.

Orain, berriz, bere garaian gabarrek eta zama-ontziek egin zuten bezala, halaxe etorri da itsasaldiarekin batera itsasadarrean gora, gure botxora iritsi arte, eta gure euskal arimaren ikuspegi teluriko, intimo eta miragarria oparitu digu, haren paisaien eta jendearen bitartez.

Ikuspegi hori eraikitzeko, bere ohiko tresnak baliatu ditu: marrazketa bikain, sendo eta menderatzailea, kolore landu eta orekatua, konposizio sinple eta guztiz biribilak, enkoadre zehatz eta ederrak (baita eskortzo zail-zailak egin behar baditu ere), figura formalki ederrak, emozioa… Izan ere, hori guztia eta beste hainbat gauza iradokitzen eta oparitzen dizkit niri.

Orain zuen txanda da: zuek hitz egin behar duzue obrarekin, eta zuen esperientzia emozional eta artistikoa deskubritu eta eraiki. Orain, zuek topatu behar duzue zuen ezkutuko oparia.

Zorionak, eta eskerrik asko Enrike.