Image Image Image Image Image Image Image Image Image Image
Scroll to top

Top

Efrén De la madera al hierro · Zuretik burdinara

Efrén De la madera al hierro · Zuretik burdinara
Ikeder

BIZKAIA JAURERRIKO ABOKATUEN BAZKUN OHORETSUA

ILUSTRE COLEGIO DE ABOGADOS DEL SEÑORÍO DE BIZKAIA

 

Rampas de Uribitarte, 3

48001 Bilbao

Tel.94 435 62 00

www.icasv-bilbao.com

 

erakusketa exposición

16-XI, 2017 / 12-I, 2018

 

EL ESCULTOR POR MEDIO DE LAS MANOS, encuentra respuestas tangibles a todo pensamiento que en él se genera, partiendo de la relación entre lo humano y lo divino. La mano es la parte afilada de la mente.

Las manos de Efrén poseen la hábil sensibilidad y experiencia de los años de trabajo en la soledad del taller. Conectando con lo divino, puedo decir: que sus manos son como las del Creador modelando al primer ser humano. Cuando el autor se encierra en su estudio, es muy probable que esculpa por el placer de crear “lo que todavía está por crearse”, ese es su reto, esa es su responsabilidad social.

Efrén posee calidad y originalidad artística suficiente, como para convertirse en una de las grandes firmas de la Escultura Contemporánea. Es un creador tan lleno de sí mismo que, no le cabría ninguna influencia ajena. A excepción de que todo aquél que hace belleza es un suplantador de Dios.  Las características de su obra: partiendo del minimalismo arquitectónico y alcanzando formas metafísicas. Nos invita a descubrir lo material del aire, y el protagonismo de la luz. En esta exposición Efrén nos transmite su fuerza interior. Su talento, cargado de una obra en conjunto monumental y al mismo tiempo universal; por la conciencia humana que desprende.

 

Cada escultura posee su propio “color” en función de la didáctica que el autor nos quiere revelar para entrar en su universo. De la madera al hierro. Respetando el propio color de los materiales o alterándolos según la emoción temporal del autor. Efrén confía en el alma interior que le lleva en una dirección: su capacidad de fascinar al espectador. Estamos ante unas esculturas profundas en el sentir de la Metaescultura. Sus series: Frontoi, Las Catedrales del Hombre, Torsiones, Babelia y Mínimal, hacen de esta exposición una muestra única en su género.

Roberto Zalbidea

 

ESKULTOREAK, ESKUEN BITARTEZ, erantzun ukigarria ematen dio bere barruan sortzen den pentsamendu orori; abiapuntua: gizatiarraren eta jainkotiarraren arteko harremana. Gogoaren mutur zorrotza da eskua.

Efrénen eskuek sentikortasun eta eskarmentu abila dute gorderik, lantegian hainbat urtetan bakarrik lan egitearen ondorio. Jainkorriarrarekin lotuz, hauxe esan dezaket: nola modelatu zuen Sortzaileak lehen gizakia, halaxe dihardute eskultorearen eskuek. Autorea lantegian giltzapetzen denean, litekeena da honexegatik egitea eskulturak, “artean sortzeke dagoena” sortzeko; horixe du eginkizun, horixe du erantzukizun sozial.

Efrének badu aski kalitate eta originaltasun artistiko, bai, behintzat, Eskultura Garaikideko sinadura handi bilakatzeko adina. Sortzailea hain dago bere buruaz beterik, ezen ez baitzaio kabitzen beste inoren eraginik. Badago salbuespen bat bakarra, edertasuna eratzen duen oro baita Jainkoaren ordezko. Hona hemen eskultorearen obraren ezaugarriak: minimalismo arkitektonikotik abiatzen da, eta forma metafisikoak lortzen ditu. Airearen materialtasuna eta argiaren protagonismoa erakusten dizkigu. Erakusketa honetan bere barne-indarra helarazten digu Efrének. Argi agertzen zaigu bere talentua monumentu-mailako obran; bere lanak, gainera, unibertsalak dira, giza kontzientzia darie-eta.

Autoreak erakusten digun didaktikaren arabera, eskultura bakoitzak badu bere “kolorea”, eta hala sartzen gara BERE UNIBERTSOAN. Egurretik burdinara. Materialen koloreari eusten dio batzuetan, eta aldatu egiten du bestetan, garaian garaiko emozioari jarraiki. Efrén fio da bere barne arimaz, eta beti darama helburu berera: ikuslea txunditzen du. Aurrean dauzkagun eskulturak sakonak dira, Metaeskulturaren zentzuan. Bost serie hauek osatzen dute erakusketa guztiz berdingabe hau: Frontoia, Gizakiaren Katedralak, Tortsioak, Babelia eta Minimal.

 

Roberto Zalbidea